• “Zero xahuketa” ekimenak zerbitzatu gabeko errazioak familia zaurgarrientzako menu seguru bihurtzen ditu, eta beste ikastetxe batzuetara eskalatu daitekeen eredu baten oinarriak ezartzen ditu.
  • Proiektuarekin, batez beste, egunean 14 kilo janari berreskuratu ahal izango liratekeela uste da, eta, beraz, urtean milaka menu alferrik galtzeari utzi eta elikadura-laguntza bihurtuko lirateke.
  • Dohaintzan emandako produktuen segurtasunak lehentasuna duenez, prebentzio neurri zorrotzak ezartzen dira onuradunen ongizatea bermatzeko.

Ausolan Fundazioak eta Ausolan Taldeak, Axular Lizeoa ikastolak, Gipuzkoako Elikagaien Bankuak eta GOe Tech Centerrek “Zero xahuketa” aurkeztu dute gaur, ikastetxeetako jantokien soberakinak jasangarritasunerako, berrikuntzarako eta elkartasunerako aukera bihurtzen dituen proiektu aitzindaria.
Ekimena Ausolan Fundazioaren “Stop Gosea” proiektutik sortu da, eta bere helburua da Axular Lizeoaren jantokian zerbitzatu gabeko errazioen kudeaketa optimizatzea, haien aprobetxamendu arduratsua eta birbanaketa segurua bermatuz Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren bidez, zeinak egoera zaurgarrian dauden jantoki sozialetara eta familietara helarazten baititu. Goe Techen laguntzarekin, elikagaiak birbanatzeko sistema hori modelizatu ahal izan da.
Proiektuaren kalkuluetan, batez beste eguneko 14 kilo janari berreskuratzeko gaitasuna kalkulatu da, eta horrek milaka menu ekarriko lituzke,alferrik galdutakotik salbatu eta elikadura-laguntza bihurtuta.
Ekimen horrek “agerian uzten du posible dela alferrik galtzea murriztea, familia zaurgarriei laguntzea eta, aldi berean, ikasleak jasangarritasun- eta konpromiso-balioetan heztea“, adierazi du María Marín Ausolan Fundazioko presidenteak. Hurrengo helburua “eredu hori, egiaztatua eta segurua, beste ikastetxe askotara zabaldu ahal izatea eta elikagai-soberakinak kudeatzeko ohiko modu bihurtu ahal izatea” izango da, gaineratu du.
 
“Zero Xahuketa” programaren funtzionamendua
Eskola-jantoki batean elikagai-soberakinik ez sortzeko prebentzio-neurriak ezarri badira ere, elikagai-soberakina saihestezina da. Horregatik, ikastetxeetako jantokietan zerbitzatu gabeko errazioak identifikatu eta bereizi egiten dira, eta hoztu, ontziratu eta izoztu egiten dira, elikagaien segurtasuneko protokoloei jarraituz. Horrela, bermatu egiten da elikagaiek berme higieniko-sanitario guztiak mantentzen dituztela, ondoren emateko.
Ausolan Fundazioak [AA1] -rekin lankidetzan garatutako tresna digital baten bidez, erretilu bakoitza erregistratzen da —plater mota, data, sorta, tenperaturak— prozesu osoaren trazabilitatea ziurtatuz.
Gipuzkoako Elikagaien Bankuak astean bitan jasotzen ditu soberakin horiek, eta jantoki sozialetara eta familia zaurgarriak artatzen dituzten erakundeetara banatzen ditu.
Gainera, Axular Lizeoak eta Ausolan Fundazioak sentsibilizazio jarduerak bultzatzen dituzte ikasleekin, elikagaien balioa eta alferrik ez galtzearen garrantzia uler dezaten.
Aurkezpen-ekitaldian, Axular Lizeoaren instalazioetan, proiektua sustatu duten enpresa guztiek hartu dute parte, bai eta honako hauek ere: Garbiñe Sáenz de Buruaga, Eusko Jaurlaritzako Familiekiko eta Hezkuntza Komunitatearekiko Koordinazioko Zuzendaria; Aitor Uriondo, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikaskuntza eta Berrikuntzako Zuzendaria; José Ignacio Asensio, Lehen Diputatu Nagusiordea eta Jasangarritasuneko Diputatua; Mónica Pedreira Gipuzkoako Foru Aldundiko Trantsizio Ekologikoko Zuzendaria; Iñigo García Villanueva, Donostiako Udaleko Aniztasun, Inklusio eta Ingurumeneko Zinegotzia, eta beste agintari batzuk.

 [AA1]No han participado de ello