Hainbat ikastetxetan baliozkotutako esperientzia batean oinarrituta egin da gida, beste erakunde batzuei elikagaien xahutzea murrizten eta kontsumitzeko egokiak diren soberakinak balio sozialeko baliabide bihurtzen laguntzeko.

Dokumentu praktikoa da, jantoki kolektiboetan elikagaiak emateko zirkuitu seguru eta estandarizatuak abian jartzeko behar diren urratsak, kontrolak eta irizpideak jasotzen dituena.

Gida elikagaien galerak eta xahutzea prebenitzeari buruzko 1/2025 Legearen esparruan kokatzen da, eta ibilbide-orri bat eskaintzen du, erakundeek elikagaien xahutzea murriztu eta kontsumitzeko egokiak diren soberakinak gizarte-erakundeetara bideratu ahal izan ditzaten. Prozesu osoan elikagaien segurtasuna eta indarrean dagoen araudia betetzea bermatzen da.

Dokumentuak prozesuaren urrats nagusiak zehazten ditu: soberakinak identifikatzea, tenperatura kontrolatzea, ontziratzea, etiketatzea, izoztea, biltegiratzea eta erakunde hartzaileak jasotzea. Gainera, hainbat ingurunetan aplikatzea errazteko eranskinak eta eredu praktikoak ditu.

Deskargatu gida hemen