Mundu hobe bat eraikitzen

Ausolan Fundazioa kolektibo zaurgarriei elikadura osasuntsu, nahikoa eta jasangarria eskuratzeko aukera bermatzeko sortu zen, familietan ohitura eta bizi-ingurune osasuntsuetan heztea sustatuz; eta emakumeak enplegu duina lortzeko trebakuntza teknikoa eta profesionala bultzatzeko.

Ausolan Fundazioaren helburua da 2030ean erreferentziazko entitatetzat hartua izatea elikadura osasuntsu eta unibertsalari dagokionez, bai eta emakumeak enplegu duina lortzeko trebakuntzari dagokionez ere.

Proiektuak

Stop Goseari

Proiektu honen helburua da Ausolan Fundazioak lan egiten duen arloetan gosea gutxitzeko ekimenak egitea. Batez ere, haurren eta familia zaurgarrien goseari jartzen diogu arreta, gure inguruan eta gosetearen aurka jarduten duten jangela sozial eta entitateen bidez.

Proiektuak

Aukerak

Gainera, zaurgarritasun-egoeran dauden emakumeak trebatu eta lan munduan sartu nahi ditugu, lan duina lortzeko aukera izan dezaten.

Azkenak

Gutaz gehiago jakin nahi duzu?

2024. urtea Ausolan Fundazioaren laugarren jarduera-urtea izan da. Urte horretan zehar, gure bi oinarrizko proiektuekin (Stop Goseari eta Aukerak) lerrokatutako hainbat ekimen egin ditugu. Atal honetan, Ausolan Fundazioaren lanaren emaitzak ikusi ahal izango dituzue. Oso harro gaude lortutakoaz, Ausolan Fundazioa aurrerapauso txikiak ematen ari baita geure helburua lortzeko.